viernes, 8 de febrero de 2008

POLITIKA XV-XVII. MENDEETAN ZEHAR

Segituan azalduko den bezala, politika aldaketa handiak izan zituen XV. eta XVII. Mendeetan zehar. Hauek izan ziren gertakizun garrantzitsuenak:

XV. mendeko monarkia

XV.mendean monarkia mota berri bat ezarri zen Europan, monarkia autoritarioa. Erregeak Erdi Aroan galdu zuten botera berreskuratu zuten, eta kleroak eta nobleziak aro horretan eskuratu zuten botere politikoa galdu zuten.

Espainian Errege-erregin Katolikoek ezarri zuten monarkia mota hau XV.mendearen amaieran. Isabel I.a eta Fernando II.a, Errege-erregin Katolikoak, ezkondu zirenean (1479) Penintsulan zehar batasuna zabaltzen hasi ziren Granadako erreinua konkistatzean (Penintsulako azken erreinu musulmana).

XVI. mendearen hasieran Karlos I.a Penintsulako tronuaz jabetu zen (1517), eta hainbat matxinada eragin zituen bere erreinaldian: “Komunitateen matxinada” Gaztelan (Gobernua Flandeseko aholkularien esku utzi zuelako, eta horrek hiri asko asaldatzea eragin zuen) eta “Germaniak” Valentzian (Gremio barruko egoera ekonomiko latzak eragindako haserreak sortu zuen matxinada hau).

Baina Espainian izan zituen arazoez gain, Europan ere iskanbilan sortu ziren. Frantziarekin, Italia menperatu nahi zuelako. Turkiarekin, Afrikako iparraldea konkistatu nahi zuelako eta baita ere Alemaniako protestanteekin izan zituen arazoak bera katolikoa zelako.

Karlos II. a hil zenean bere semea Felipe II.ari tronua utzi zion. Honek bi matxinadari aurre egin behar izan zion: “Moriskoen matxinada” Espainian eta Herbehereetako probintzia protestanteen matxinada (gaurko Holandan). Baita ere “Armada Garaitezina” antolatu zuen Ingalaterrako kostan zehar (Ingalaterra ko eta Herbehereetako protestanteekin), baina ingelesek desgin zuten 1588an.

No hay comentarios: