XVII.mendeko monarkia
XVII.mendean monarkia absolutoa ezarri zen. Botere osoa erregeak berreskuratu zuen , Jainkoarengandik boterea zetorrela esaten zelako.
Frantzian adibidez “Eguzki erregeak” (Luis XIV. a) ezarri zuen monarkia mota hau.Berak esaldi ospetsu hau esaten zuen, “Estatua neu naiz”, hau da, bera aginte osoa hartu zuen bere esku (legegile, betearazle eta epaile).
Baina badaude lekuak non ezartzerako orduan arazoak sortu ziren, hots Ingalaterran.
Erreinu horretan,erregeak monarkia absolutoa ezarri nahi zuen, baina behe eta maila erdiko burgesiak honen kontra zeuden; iskanbila askoren ondoren azken hauek irabaztea lortu zuten eta monarkia parlamentarioa ezarri zuten bertan. Erregeak bere boterea Parlamentuarekin erdibitu behar izan zuen.
Espainian aldiz,arazoak egon ziren,ez zelako erabat absolutoa lurralde konplexuak eta handiak gobernatu behar zituelako.
Arazoak Demografikoak eta ekonomikoak izan ziren.Demografikoak larriak izan ziren, biztanleria izugarrizko beherakada eman zuen, (8 milioitik- 6 milioira). Honen arrazoiak asko dira, adibidez, garai hartan zeuden izurriteak eta gerrak. Baita ere moriskoak Penintsulatik botatzea erabaki zutelako eta Amerikako aurkikuntzarekin, askok bertara emigratu zutelako.
Arazo ekonomikoak oso larriak izan ziren ere. Gerrate asko zeuden garai hartan (Hogeita Hamar Urteko Gerra, 1618-48) beraz gastu handiak zeuzkaten (armetan, soldaduetan, soldatetan...). Gertakizun honek krisi ekonomiko bat sortarazi zuen eta erregea ( Felipe XIV. a) nonbaitik dirua atera behar zuenez, biztanleriari zergak gehitzea erabaki behar izan zuten.
Bukatzaeko, atera ditzakegun konklusioak auexek dira: Erregeak boterea eskuratu zuten bi monarkia motetan, eta ezartzerako orduan arazoak zortarazi zituzten.